Gernikako Institutu Publikoaren Guraso Elkartea gara. Ikastetxearen hezkuntza jardueretan laguntzeko prest gauden GURASO BOLONDRES TALDE batek osatua.
Ikastetxearen eta familien arteko lotura izan eta etengabeko lankidetza bermatzea dugu helburu. Horrekin batera, eskola komunitatearen parte aktibo gara eta erabaki gune ezberdinetan dugu presentzia, Eskola Kontseilua delarik goreneko Batzordea.
Ikastetxearen kudeaketan FAMILIEK PARTE HARTU DEZATEN BULTZATZEA.
Ikaslegoaren era bateko formakuntzaren eta bere nortasunaren garapenaren aldeko JARDUERAK SUSTATZEA, BABESTEA ETA LAGUNTZEA.
Familientzat garrantzitsuak diren gaiei buruzko IKASTAROAK/TAILERRAK/HITZALDIAK ANTOLATZEA.
Ikasleei eta familiei zuzendutako hainbat ekintza bideratzen ditugu:
Elkartera bideratutako guraso/tutoreen kuotak kudeatzea
Diru-laguntzak kudeatzea
Saski Baloi taldeen koordinazio eta kudeaketa (entrenatzaileen kontratuak, nominen ordainketa…)
Lan-talde ezberdinetako ekimenak bideratu, koordinatu, kudeatu eta komunikatu
Gurasoei zuzendutako tailer edota hitzaldiak antolatu
GEko bilerak
Atal honetan gai ezberdinetako estekak dituzu eskuragarri, guraso zein tutoreentzat baliabideak eta interesgarria izan daitekeen informazioa eskaintzea da asmoa.
Hau etengabe elikatzen ari garen eremua da. Zuk ere zerbait partekatu nahi izanez gero, bidali eta argitaratuko dugu.
Kudeaketa orokorra
Tailerrak
Digitalizazioa
Saskibaloia